XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.9.- Euskal gizakiaren bilakapena

A) CROMAGNON GIZAKIA Garaiera handikoa da Cromagnon gizakia.

Doliko garezurra du.

Buru desarmonikoa (garezur luzea eta aurpegi zabala), nabaritasun guttiko begizubiak, sudur herstua, irteera guttiko masailezurrak eta okotza oso irtena.

Badirudi, cromagnon arrazako gizakiak, beste inork baino hedapen gehiago ukan zuela Europako hegomendebaldean, Pirene inguruko lurraldeetan bereziki.

Eta pentsatzekoa da, beraz garrantzizko elementu bezala sartuko zela pirenear populazioaren baitan (J.M. Barandiaran).

CROMAGNON GIZAKIA EUSKAL GIZAKIAREN BILAKAPIDEAN (Ik. Lehen E. Herria, J. Altuna).

B) EUSKAL ENDA Hemen, Neanderthal gizakiarenak baino are lehenagoko giza haztarnak aurkitu ditugu.

Erdi paleolitos haroko gizon baten besahezur bat, hots, duela 50.000 urte inguruko gizakiarena; baita ere aurkitu ditugu garai honetako beste giza haztarna batzuk ere: Arrasaten, eta orain lanean ari naizen lekuan ere, Diman, Bizkaian.

Baina ez dugu aurkitu geroagoko gizonaren haztarnarik (bai, eta ugariak, bere industriarenak) goi paleolitos azken aldera arte.

Baita ere aurkitu ditugu geroagoko giza haztarnak, erdi mailako giza mota bati dagozkionak: alde batetik, ia cromagnon ez dena, baina bestetik oraino euskalduna ere ez dena; (...).